Jarraian, Bizkaian Garapen Jasangarriko Helburuen nabaritasunari eta balorazioari buruz egindako azterlanaren emaitzak aztertuko ditugu.

Enpresen % 30en ustez, azken urtean gutxi edo batere ez da aurreratu GJHak lortzen Bizkaiko enpresa-sektorean, eta % 20ren ustez, berriz, nahiko aurreratu da. Bizkaiko enpresak aurrerapausoak ematen ari direla uste den hiru arloak hauek dira: kontsumoen murrizketa (ura, argia, kontsumigarriak, etab.), genero-berdintasuna eta energia iraunkorragoaren aldeko apustua.

GJHen eta 2020-2030 agendaren bide horretan aurrera egiteko oztopo nagusi bi nabarmentzen dira:
− Egoera ekonomikoa (gerra, krisia, inbertsio-kostuen igoerak, baliabideak, etab.)
− Sentsibilizazio eta kontzientziazio falta.

Erantzun horietatik ondoriozta daiteke Bizkaiko enpresa-ehunean errealitate oso desberdinak daudela GJHen ezagutzari dagokionez, bai eta horiei emandako garrantzia, eguneroko kudeaketan duten eragina, azken urteetako bilakaera eta 2030erako planteatutako helburuak lortzeko hautemandako aukera ere, baina, aniztasun hori onartuta, ehunari buruz hainbat gai baiezta ditzakegu:

1.- Bizkaiko enpresa askotan GJHei buruz dagoen informazioa hobetu eta sakondu egin daiteke.
2.- Egungo krisi-egoera, energiak (alternatiba jasangarrien beharra) eta baliabide-eskasiak ordezkatzen dutena, enpresek erronkan duten inplikazioa hobetzeko aukera izan daiteke.
3.- Egoera horretan oinarrituz, beren buruari egozten dioten garrantzi gutxiko rola aktiboago batera alda daiteke, eta dagoeneko enpresa gehiagotara bideratzen, sakontzen eta zabaltzen ari diren ekimen batzuk bultzatu, zehazki, kontsumoak murriztea eta genero-berdintasunerako politikak, beste batzuk bultzatuz, hala nola lan-baldintzak eta pertsonen garapena.

 

INFORME ODS BBK EMPRESAS 29112022