Bidaia turistikoak indartsu suspertu dira Europar Batasunean
2022an, EBn bizi zirenek 1.080 milioi bidaia turistiko egin zituzten…
Irakurri10 Aza 2023 | Asteko taula, Komunikazioa, Solasaldiak
2022an, EBn bizi zirenek 1.080 milioi bidaia turistiko egin zituzten…
Irakurri27 Uzt 2020 | Asteko taula, Komunikazioa, Solasaldiak
Eustatek aste honetan jakinarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko hiruhileko kontuen aurrerapena. Barne Produktu Gordina (BPG-a) %20,1 murriztu da 2020ko bigarren hiruhilekoan, 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Aste honetako grafikoari esker, datu hori azken hamarkadako serie historikoarekin alderatu daiteke, Lehman Brothersen krisiaren ondoren gertatu zen beherakada barne. Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, %19,8 jaitsi da aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Hiruhilekoen arteko terminoetan, egutegiaren eta urtaroen ondorioak zuzendu ondoren, hiruhilekoen arteko aldakuntza – 17,0koa dela kalkulatu...
Irakurri21 Uzt 2020 | Asteko taula, Komunikazioa, Solasaldiak
EUROSTAT-ek estatu kideen bilakaera demografikoaren agertokiak argitaratu ditu aste honetan. Esan beharra dago ez dagoela berrikuntza esanguratsurik, Eurostatek emandako biztanleria-proiekzioen erreferentziazko egoeraren arabera, EBko biztanleriak zahartzen jarraituko du. Zahartzeari lotutako mendekotasun-indizea, adineko pertsonen (65 urte edo gehiago) kopuruaren eta lan egiteko adina dutenen (15-64 urte) artean alderatutako indizea da. Aurreikuspenen arabera, EBko zahartzaroaren mendekotasun-tasa % 57koa izango da 2100ean, 2019koaren ia bikoitza (%31). Horrek esan nahi du, 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko bi pertsona baino gutxiago egongo direla lan egiteko adinean. Mendekotasun-indizean 2100eraino aurreikusitako igoerak azken hamarkadan hautemandako joerari jarraitzen dio ( % 26 2009an). Halaber, ez dago berritasunik...
Irakurri12 Uzt 2020 | Asteko taula, Komunikazioa, Solasaldiak
EINek atzo argitaratu zuen COVID-19ren eraginari buruzko iritzi-modulua, “Alarma-egoera eta 202ko bigarren seihilekoa” aldiari dagokiona, “Enpresa-konfiantzaren adierazlea (ICE)” estatistika-sailaren barruan. Estatistika garrantzitsua da konfinamenduak eta deseskaladak enpresa-jardueran izan duen eragina ulertzeko, bai eta hurrengo sei hilabeteetarako aurreikuspenak ulertzeko ere. Alarma egoeran, negozioen %66,1 ek irekita jarraitu dute, baina hirutik bik salmentak murriztu dituzte, eta enpresen ia %70ek langileen lanaldia berrantolatu edo murriztu behar izan dute alarma egoeran (industrian, ia %80k). Enpresen ia %40k aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea onartu dute langile guztientzat edo batzuentzat. Garraioaren eta ostalaritzaren sektoreetan, ehunekoa %50etik gorakoa da. Telelana izan da krisialdi honetan negozioetako jarduera-mailari eusteko...
Irakurri6 Uzt 2020 | Asteko taula, Komunikazioa, Solasaldiak
Eustatek Jaiotzei buruzko Estatistikak eguneratu ditu aste honetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta lurralde historikoetan bizirik jaiotako haurren…
Irakurri