EUSTATek argitaratutako datuen arabera, eskariari erreparatuz eta iazko hiruhileko berarekin alderatuta, aztertutako partida guztiek goraka egin dute, HHAAetako azken kontsumoko gastuak izan ezik. Haien artean, ekipoen ondasunak eta kanpo merkataritza nabarmendu daitezke.

Eskaintzari dagokionez, aztertutako partida guztiak hazi egin dira aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, lehen sektorea izan ezik. Merkataritza, ostalaritza eta garraioan eman da hazkunde handiena.

EAEko BPGak urtearteko termino positiboan jarraitzen du 5,0ko datua izanik.

Iturria: EUSTAT. Berezko taula
Erreferentziako urtea 2015
Data: 2022ko iraila