Azken hiruhilabeteak pandemiaren bilakaerak sortutako ziurgabetasunak markatu ditu; beraz, analista guztien estimazioak, BBK Behatokiarenak barne, kutsatuen mailari buruzko informazio gehiago eskuragarri egon ahala egokitzen joan dira.

Urte betetik gorako eperako iragarpenak, gaur egungo ziurgabetasun mailarekin, beti ere kontuz eman behar badira ere, BBK Behatokiaren 2022. urterako kalkuluen arabera, BPG %6-7 inguru haziko da, eta langabezia %8-9 bandara iritsiko da.

Bizkaiko egoera ekonomikoari buruzko txostena – 2020ko abendua VFinalFuntsean, kalkuluen arabera, Bizkaiko ekonomia krisiaren aurreko mailara itzuliko da datorren urte amaieran.