Martxoko, apirileko eta maiatzeko estatistikek (konfinamendu zorrotzeneko hilabeteak) argi eta garbi erakusten dute murrizketen ondoriozko krisi ekonomikoaren gogortasuna. Bestetik, esan beharra dago maiatzeko datuek inflexio-puntua adierazten dutela.

BBK Behatokitik, datu ezagunak edo aurreikusitakoak biltze hutsarekin geratu beharrean, garrantzitsua iruditzen zaigu krisialditik lehenbailehen ateratzeko arreta jarri behar diogun panorama ekonomikoaren alderdiak nabarmentzea, eta, horretarako, aprobetxatu behar ditugun bi aukera handi eta saihestu behar dugun mehatxu bat aipatzen dira:

  • 1. Aukera. Europa Berreraikitzeko Funtsa (Next Generation EB).
  • 2. Aukera. Kanpoko merkatuak, Txina-AEB lehiak markatutako eszenatoki bat.
  • Saihestu beharreko mehatxua. Bigarren kutsatze-bolada baten agertokia, konfinamendu-neurri berriak hartzera edo egungoak luzatzera behartzen gaituena.