Espainiako Fundraising Elkarteak (AEFr), Deloitte Fundazioarekin eta Lealtad Fundazioarekin batera, “COVID-19 inpaktua irabazi-asmorik gabeko erakundeetan” azterlana egin du. Txosten hori, irabazi-asmorik gabeko 170 erakundek (GKE) emandako informazioan oinarrituta egin da.

Azterketa horren ondorio nagusien artean, nabarmentzekoa da Espainiako irabazi-asmorik gabeko erakundeen %70ek aurreikusten duela diru-sarrerak murriztuko direla koronabirusak sortutako krisiaren ondoren; erakundeen %33k, berriz, onuradunen kopurua handitu du, eta, beraz, jardueraren gastuak ere bai. Hala ere, boluntarioen kopurua %47 murriztu da konfinamenduan.

Azterlanaren beste ondorio batzuk:

  • Erakundeen % 75ek baino gehiagok telelanera egokitzeko aukera izan du.
  • Barometro horretan parte hartu duten erakundeen ehuneko handi batek gizarteratzearen, desgaitasunaren eta osasunaren sektoreetan lan egiten du ( %34, %34 eta %42). Sektore horietan, aurrez aurreko jarduera funtsezkoa da, eta %45ek baino gehiagok bere lana egiteko zailtasunak ditu; are gehiago, %17k ezin du lan hori egin.
  • Beren egiturari dagokionez, irabazi-asmorik gabeko erakundeek ere pandemiaren ondorioak arintzeko neurri bereziei heldu behar izan die, eta gehienek ( %52) ERTEak aukeratu dituzte neurri nagusi gisa.
  • Zain dugun etorkizun zalantzagarriak batez ere langileen eta onuradunen segurtasunean arreta jartzera behartzen ditu erakundeak. Hurrengo lehentasun gisa, eta berrantolatzeko eta prestatzeko, marketin/fundraising arloa jarraitzen du, eta gero, garrantzi maila txikiagoan bada ere, berrikuntza eta estrategia jarraitzen dute, baita digitalizazioa ere. Gako horiek guztiak beharrezkoak dira garai berriari aurre egin ahal izateko, non segurtasun ekonomikoa eta erakunde gisa berrasmatzea oinarrizkoak izango diren.

Informazio gehiago esteka honetan.