COVID-19 infekzioen bigarren olatuaren eragina dagoeneko nabarmena da 2020ko laugarren hiruhilekorako adierazle nagusien moteltzean. Hauek erakusten dute urruntze sozialaren neurrien eragin txikiagoa izan dutela Ipar Europako industrian (bereziki Alemanian), zerbitzuen sektorean eragina handia izan den bitartean. Frantzia, Espainia eta Italia izan dira berriro ere herrialde kaltetuenak.

2021. urtearen hasieran esperotako txertaketa kanpainek urte osoan suspertze ekonomikoa iradokitzen dute. Euskadiko erronka, epe ertainera eta luzera, industria jarduera berreskuratzea izango da (industriaren zerbitzuen sektorean eragingo du). Neurri txikiagoan, kontsumitzaileen gastua berreskuratzea ere izango da helmuga. Hala ere, zuhurtzia handia mantenduko da zenbait hilabetez.

Bizkaiko egoera ekonomikoari buruzko txostena – 2020ko abendua Vfinal