Estatistikako Institutu Nazionalak Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuetan oinarrituta argitaratutako zifrek erakusten dutenez, biztanleria aktiboak eta jarduera tasak gora egin dute Bizkaian, EAEn eta Estatu mailan, bigarren hiruhilabeteko jaitsieraren ostean.

EAEko datuak 2020ko lehenengo hiruhilabetean jasotakoak baino hobeak dira, Bizkaian antzerakoak direlarik.

Iturria: INE, Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI)

Azken datua: 2020ko Urria.