Konfinamenduaren ondorengo 0. faseko neurriak argitaratu direla eta, errolda ofizialaren webgunean 5.000 biztanletik gorako udalerrien zerrenda argitaratu da.

Bizkaiak 1.152.651 biztanle ditu (596.439 emakume eta 556.212 gizonezko), 5.000 biztanletik beherako 78 udalerritan banatuta, eta kopuru hori gainditzen duten 34 udalerritan.

Biztanle kopuruaren arabera antolatuta, honako udalerri hauek dira handienak: Bilbo (346.843), Barakaldo (100.881), Getxo (77.946), Santurtzi (45.853), Portugalete (45.766), Basauri (40.589), Leioa (31.795), Durango (29.791), Galdakao (29.326), Sestao (27.296), Erandio (24.350), Amorebieta-Etxano (19.339), Mungia (17.691) eta Gernika-Lumo (17.691).

5000 biztanletik gorako udalerrien zerrenda osatzen dute: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena 9.444 biztanlerekin, Zalla 8.447, Ondarroa 8.400, Ortuella 8.395, Balmaseda 7.697, Abadiño 7.599, Muskiz 7.507, Elorrio 7.372, Lekeitio 7.307, Berango 7.195, Güeñes 6.734, Derio 6.631, Gorliz 5.785 eta Markina-Xemein 5.006.