Jarraian, Bizkaian Garapen Jasangarriko Helburuen nabaritasunari eta balorazioari buruz egindako azterlanaren emaitzak aztertuko ditugu.

Bizkaitarren erdiek baino gehiagok esaten digute beste pertsona bati, senide edo lagun bati adibidez, jasangarritasuna zer den ondo baino hobeto azal diezaioketela. Soilik % 6,2k onartzen du ez dakiela nola egin*.

Azpimarratzekoa da erantzunak oso sakabanatuta daudela hiru helburu nagusiak aukeratzeko eskatzen zaienean. Hauek dira gehien aipatzen diren bi lehentasunak: Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko eta Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

Lehentasunezkotzat aukeratutako GJHak eguneroko bizitzan duten eraginarekin alderatzen ditugunean, ikusten dugu kontsumo eta ekintzen eta lehentasunezkotzat aukeratu ditugun helburuen artean koherenteak izatearen autopertzepzioa oso handia dela kasu guztietan, bereziki birziklatzeko ohituretan eta etxeko ohituretan, galdeketari erantzun dioten hamar pertsonatik ia bederatzik ( % 85) hala adierazten baitute.

Gehiengo txiki bat eszeptikoa edo ezkorra da 2030ean Garapen Iraunkorrerako Helburu horiek lortzeari dagokionez, eta hori bat
dator GJHen lorpenean azken urte honetan egindako aurrerapena txikia izan delako gehiengoaren ideiarekin.

BBK Fundazioak hizkuntza-aniztasunarekin eta kultura-aniztasunarekin lotuta ezarri duen helburuari dagokionez: “Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta onarpena bermatzea garapen pertsonal eta sozialaren ezinbesteko faktore gisa”, Bizkaiko biztanleek garrantzitsutzat jotzen dute gehiengoz, baina aurkakoak % 13,5 dira.

 

DBS-BBK Fundazioa - ODS-GJH - 2022