Bizkaiko herritarren bizitzan CoronaVirusak izan duen eraginari buruz egindako inkesta. Bigarren txostena

BBK Behatokia, BBK Fundazioko inteligentzia- eta ezagutza-zentroa, iritzi-azterketa bat egiten ari da Bizkaiko gizartearekin, COVID-19rekin lotutako krisiarekin bizi dugun egoerari buruz, haren inguruko balorazioak eta iritziak ezagutzeko, bai eta izan ditzakeen ondorioak ezagutzeko ere. Bigarren txosten hori 2020ko martxoaren 30etik apirilaren 6ra egin da.