BBK Behatokiak, BBKren inteligentzia eta ezagutza zentroak, 2020ko ekainaren 16an aurkeztu zituen Bizkaiko gizarteari COVID-19rekin lotutako krisiarekin bizi dugun egoerari buruz egindako inkesten hirugarren boladaren emaitzak, horren inguruan dituzten balorazioak eta iritziak ezagutzeko.

Egoera ekonomikoaren aurrean herritarrek duten kezka gero eta handiagoarekin bat etorriz, Deustu Business Schoolek Behatokirako egiten duen koiuntura-txostena ere aurkeztu zen, Emilio Ontiveros adituaren balorazioarekin batera, online topaketa batean, “COVID-19ren osteko perspektiba ekonomikoak” lelopean.