bs-logo Deusto Business School-ek argitaratua

Kategoria: Komunikazioa

2020ko 28. astearen grafikoa: COVID osteko neurriak: tamainak garrantzia du

EINek atzo argitaratu zuen COVID-19ren eraginari buruzko iritzi-modulua, “Alarma-egoera eta 202ko bigarren seihilekoa” aldiari dagokiona, “Enpresa-konfiantzaren adierazlea (ICE)” estatistika-sailaren barruan. Estatistika garrantzitsua da konfinamenduak eta deseskaladak enpresa-jardueran izan duen eragina ulertzeko, bai eta hurrengo sei hilabeteetarako aurreikuspenak ulertzeko ere. Alarma egoeran, negozioen %66,1 ek irekita jarraitu dute, baina hirutik bik salmentak murriztu dituzte, eta enpresen ia %70ek langileen lanaldia berrantolatu edo murriztu behar izan dute alarma egoeran (industrian, ia %80k). Enpresen ia %40k aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea onartu dute langile guztientzat edo batzuentzat. Garraioaren eta ostalaritzaren sektoreetan, ehunekoa %50etik gorakoa da. Telelana izan da krisialdi honetan negozioetako jarduera-mailari eusteko...

Irakurri

2020ko 26. astearen grafikoa: Europar Berrikuntza Indizea

Europako Batzordeak Berrikuntzaren Europako Indizea argitaratu du aste honetan, berrikuntzaren arloko indize estatistiko garrantzitsuenen egoera eta indize sintetiko batean (EBko estatu bakoitzaren “batez besteko” berritzailea) dauden indize osoak alderatzeko. Txostenarekin batera, datuak eta haien korrelazioak ikusteko aukera ematen duen online tresna bat dago. Horri esker egiazta daiteke, adibidez, I+G sistemaren nazioarteko erakargarritasunari lotutako adierazleen eta Berrikuntza Indizearen balioaren arteko korrelazio oso handia. Sarritan esan ohi da Estatuan I+G sistemaren arazoa potentzia zientifikoa dueka, baina ez dagoela behar bezala lotuta enpresekin. Dirudienez, nazioarteko ekosistemarekiko lotura ere hobetzeko ibilbidea dago… Deigarria da, halaber, Alemaniaren balioa konparatiboki baxua dela, ikerketa-sistemaren nazioarteko erakargarritasunean....

Irakurri

Liburu aipamena: Emilio Ontiveros Baezasen, «Excesos: Amenazas a la prosperidad global»

Emilio Ontiveros Baezak idatzitako eta Planeta argitaletxeak argitaratua den liburu hau, historia ekonomiko bat kontatzen du, Espainian eta munduan gertatzen ari dena ulertzeko. Gure Behatokirako egin berri den hitzaldi batean autoreak berak aipatu duenez, sistema ekonomikoak 35 urteko mozkortzean sortu dituen inkoherentziak ezabatu behar dira, aurreko krisialdian ikusi zen bezala. Liburuan zehar, gaurkotasun handiko gaiak aipatzen dira, hala nola ingurumena eta berdintasuna, bide horren alde egiten duten enpresetan egindako inbertsioak errentagarriak ez diren mitoa hausten saiatzeko. Beste alde batetik, galdera askori erantzuten zaie: Zer garrantzi du Txinak munduko ordena berrian? Zergatik du beldurra Trumpek Huaweiri? Zer paper izango du...

Irakurri