EINek atzo argitaratu zuen COVID-19ren eraginari buruzko iritzi-modulua, “Alarma-egoera eta 202ko bigarren seihilekoa” aldiari dagokiona, “Enpresa-konfiantzaren adierazlea (ICE)” estatistika-sailaren barruan. Estatistika garrantzitsua da konfinamenduak eta deseskaladak enpresa-jardueran izan duen eragina ulertzeko, bai eta hurrengo sei hilabeteetarako aurreikuspenak ulertzeko ere.

Alarma egoeran, negozioen %66,1 ek irekita jarraitu dute, baina hirutik bik salmentak murriztu dituzte, eta enpresen ia %70ek langileen lanaldia berrantolatu edo murriztu behar izan dute alarma egoeran (industrian, ia %80k).

Enpresen ia %40k aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea onartu dute langile guztientzat edo batzuentzat. Garraioaren eta ostalaritzaren sektoreetan, ehunekoa %50etik gorakoa da.

Telelana izan da krisialdi honetan negozioetako jarduera-mailari eusteko formularik erabiliena (enpresen %48,8k erabili du), digitalizazio-mailak gora egin ondoren ( %15,1).

Hurrengo sei hilabeteei dagokienez, neurri horiek zabaltzea aurreikusten da, baina ehunekoak asko aldatzen dira enpresaren tamainaren arabera. Berriro ere, krisiak oso modu asimetrikoan eragingo dio gure ekoizpen-ehunari.

Barne-eskariaren murrizketa (%32,7), berankortasunaren hazkundea (%27,0), fiskalitatea (%26,9) eta likidezia-zailtasunak (%26,2) dira establezimenduetako kudeatzaileen ustez hurrengo sei hilabeteetan beren negozioen jardueran eragin handiena izango duten faktoreak.

Babes-neurrien ondoriozko prozesuen konplexutasuna eta babes-materiala lortzeko zailtasuna ez dira hain kezkagarriak. Inkestatuen %17,9k eta %12,4k, hurrenez hurren, uste dute eragin handia izango dutela datorren seihilekoan.