Europako Batzordeak Berrikuntzaren Europako Indizea argitaratu du aste honetan, berrikuntzaren arloko indize estatistiko garrantzitsuenen egoera eta indize sintetiko batean (EBko estatu bakoitzaren “batez besteko” berritzailea) dauden indize osoak alderatzeko.

Txostenarekin batera, datuak eta haien korrelazioak ikusteko aukera ematen duen online tresna bat dago. Horri esker egiazta daiteke, adibidez, I+G sistemaren nazioarteko erakargarritasunari lotutako adierazleen eta Berrikuntza Indizearen balioaren arteko korrelazio oso handia.

Sarritan esan ohi da Estatuan I+G sistemaren arazoa potentzia zientifikoa dueka, baina ez dagoela behar bezala lotuta enpresekin. Dirudienez, nazioarteko ekosistemarekiko lotura ere hobetzeko ibilbidea dago…

Deigarria da, halaber, Alemaniaren balioa konparatiboki baxua dela, ikerketa-sistemaren nazioarteko erakargarritasunean.