Europako Batzordeak “Science, Research and Innovation Performance of the EU 2020” txostena argitaratu du, Europak, bere Estatuek eta Eskualdeek I+G+b munduan duten egoera ulertzen laguntzen duena.

Grafikoetako batek Europar Batasuneko eskualdeek eskualde-Innovation Scoreboarden duten posizioa eta bilakaera erakusten du 2011-2019 urteen artean.

Euskadi Europako eskualde garatuenen artean dago (haren BPG per capita -rekin koherentzian), eta berrikuntzan aurreratuenetarantz abiatzen ari da.

Eskuinerago dauden eskualdeen kopuruari erreparatzea komeni da (posizio hobetik abiatzen ziren), bai eta gorantz doazenei ere (hamarkada honetan Euskadi baino azkarrago hazi dira adierazle horretan).

Eskualde horiek gidatuko dute Europaren etorkizuna, eta beharrezkoa da lanean jarraitzea Euskadi haien artean egon dadin.